XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuk maitik aldendu xamarrak jarrita, txaliarekin aritu bear zutenean, gorputza maiari alderatu, besoa luzatu ta, onuntzerakoan, plateratik abora bitarteko txirrio polita egiten zuten.

Nekez asten zan izketa; jan-ala, edo edan-ala, berriketa geitu.

Uztaren galerarekin asiko zitzaizuten; batez ere sagarra izango zan gogotik ¡aren lore ederra! ta izotzak eta kaskabarrak guztia ondatu.

Alako txal guri-ederra ba'genuan, gaitzak jo ta galdu zitzaigun.

Emakumeak, batez ere, auzoko kontuak izaten zituzten: zereko zeraren ezkontza, ainbat baserrietako morroienak eta alako neskak onenbeste edo orrenbeste eramango ote zuan.

Artean neska-mutillak ango oparotasunaz arrituta, ixilik ari ba-ziran ere, ezin geiagoan jaten zuten.

¡A zer gizendua!.

Bazkari-bukaeran Don Jose azaldu zan maisterren artera ta bai gogoz ta iñon diran atsegiñezko itzakin artu.

Urdalla beteko pozarekin bat bertsotan asi zan eta nagusiari ta etxeko guztieri zorion guztiak opa zizkien.

Maitik altxata agur egiterakoan, urrengo Santomasetan ere errentak txintxo asko ekarriko zituztela, atzerako zor-puntta ura ere berdinduko zutela-ta, urteroko esanekin abiatu ziran, andreak saskiak besoan.

Ordurako Anita etxekoandre gazteak edo libra txokolate ala bakallo-zerra sartu zuan saski bakoitzean....

Arratsaldean ibillera berbera Plaza Berrian ala neskatxa geiago esango genuke, eguardi-artean baño.

Jendea sartu ta atera Eskotilla-kaletik eta Esnategi-kaletik egiten zan ¡eta nola! alkarri bultzaka, alkarren gainka.

Zurrungillo aietan irri-karkarak maiz entzuten ziran, asarrezko itzak ere bai ta noizbait eme baten karraxia.

Itsasaldiak guztiak nastutzen zituan ta jo batera ta jo bestera, zankoen gañean biraka ateratzen ziran.

Arkupetan ibiltoki erosoa zegoan.

Gizaseme apain eta neskatx pinpirriñak aruntz-onuntz zebiltzan.

Plazak ba'zeuzkan buru ta oñak, Plazak ba'zeuzkan urdalla (lukainka-usaia nabaritu) ta Plazak ba'zeukan biotza, biotza arkupetan.

Antxen zebiltzan erriko gazteak.

Geren bizitzako oroitz samurrenak labe orietan trinkotzen dituzu, irakurlea.

Arkupe-kanpotik sudur-zapi poxpoliña zetorren goitik beera, zeruko illunabar-argi gorrian, balkoi batetik eroria.

Neska polit lirain batek beatz-muturrekin jaso zuan.

Bereala iduri ederreko gizasemea azaldu zan aren pareko eskaratzan.

Asi zan billa ta, ustegabean, neskatx politarekin aurrez-aurre arkitu ziran bi gazteak.

Biak lotsatu xamarrak zeuden: neska geldik zapi txukuna beatzetan eta gizasemea eskua doi-doi luzatu ta artzeko tankeran.

- Eskarrik asko, gazte - esan zion gizasemeak.

Neskatxak ez zuan itzik atera aal-izan, begiratu bakarrik.

Gizasemea bigarren bizitzara iritxi zanean, Anita-k ala esan zion anaiari: - Ez zitzaizun joana damutuko, e...?.